Astekaria

2014ko urriaren 23a
Gaur klasea hasi bezain pronto, bloga zabaldu dugu. Hainbat sarrera egin dugu bideoak modu desberdinetan sartzen.  Irudiak ere txertatzen ikasi egin dugu, bai jatorrizko irudiak ipiniz, bai, irudi editatuak egiten.
Azkenik, hau bezalako orrialdeak egiten ikasi egin dugu astekari bat egin behar dugulako eta aste guztietan egin dugunari buruz hitz egin behar dugulako.

Gaur egindako gauzak eta jarduerak interesgarriak iruditu zaizkit. Bai blog bat egiteko ekintza eta nola kudeatu eta editatu egiten den ere.
Etorkizunerako oso baligarria dela uste dut ez soilik lan giroan, gustatzen zaizkizuin gauzak publikatzeko ere etab.
2014ko urriaren 24a

Gaurko egunean, blogaren eraiketarekin jarraitu dugu. Hasteko, beste gadjet bat ipini egin dugu, material bibliografikoak hain zuzen ere, hemen gure blogean argitaratuko ditugun bideoen, argazkien, web-en, beste blogen link-ak jarriko ditugu eskuragarri edukitzeko.
Ondoren, eskumako blogaren leku finkoan erloju bat ipintzen ikasi dugu eta hau egin eta gero leku finko berean etiketak ipintzen eta beste lagunen blogei joateko estekak jartzen ikasi dugu.
Azkenik, tituluan deskripzioa eta argazkia bloga hobeto dekoratuta geratzeko jartzen ikasi dugu.
Amaitzeko, irakasleak denbora utzi digu informazioa bilatzeko eta gure bloga osatzen jarraitzeko.

2014ko urriaren 30a

Gaurko klasean, gure blogak lantzen eta betetzen jarraitu dugu. Egun honetan zehazki, hasteko Hezkuntza Sailari buruzko berriak gure blogean agertzeko, "feed"aren bidez gure blogean jarri dugu eta arlo honi buruzko berri gaurkotuak jasoko ditugu gure blogean zuzenean. Ondoren, " Creative Commons " web orrialdean sartuz gure blogaren lizentziak eta babesak gure gustura ezarri ditugu gure materialarekin kanpoko pertsonek zer egiten duten kontrolatzeko.

2014ko urriaren 31a

Klaseko egun honetan, ordu osoa taldean lan egiten egon gara eta klaseko azkeneko partean talde bakoitzak aurkezpen bat landu behar izan du irakasleak esan dizkigun hainbat programekin ( prezi, popplet... ). Aurkezpena egin eta gero beste taldeei ere entzun behar izan diegu eta haiek programa hauek nola erabili duten ikusi dugu.

2014ko azaroaren 13a

Gaurko egunean, ezagutzen genuen programa batekin lantzen egon gara: Word. Hasteko, irakasleak honi buruz eta nola erabiltzen denari buruz azalpenak eman dizkigu eta hau egin ondoren, azaldutakoari buruz ariketa batzuk egin behar izan genituen eta ondoren irakasleari bidali dizkiogu.

2014ko azaroaren 14a

Klase honetan, IKT-ko proeiktuarekin hasi gara. Lehenik eta behin taldeko fitxa bete dugu eta bakoitzaren rola, argazkia etab jarri dugu. Ondoren, hainbat esperientzien testuak irakurtzea bidali digute eta ondoren taldearen artean komentatu behar izan dugu. Amaitzeko, " como enfrentarse a los jetas y pasotas " testua irakurri eta talde eta klase guztiaren artean komentatu dugu. Testu hau nire ustez oso erabilgarria da antzeko egoera batean bazaude azkar erreakzionatzeko.

2014ko azaroaren 20a

Gaur klasea hasi bezain pronto, gure talde lanarekin jarraitu dugu, hau da, IKT proiektuarekin. Egun honetan entregatzeko hainbat ariketa eginez: egoeraren azterketa, mapa kontzeptual bat, hipotesi batzuk formulatu... Azkenik, gure lana planifikatzeko eta zer egingo dugun programatzeko kronograma egin dugu.

2014ko azaroaren 21a

Gaur klaseam Gaitasun Digitala zer den ikasi dugu. Horretarako, irakasleak hasteko honi buruzko bideoa jarri zigun eta hau egin eta gero, hainbat ariketa bidali dizkigu. Hauen artean, Gaitasun Digitalari buruzko mapa kontzeptuala egin eta zenbait testutan oinarrituz ere sintesi bat burutu.

2014ko azaroaren 27a

Klaseko egun honen hasieran, irakasleak egin behar genuen lana azaldu eta ondoren lanera jo genuen. Lehenik eta behin, hainbat blogen, web orrien etb-ren link-ak geneuzkan. Hauetatik taldekide bakoitzak bat aukeratu genuen eta leku hau ikertzen eta bilatzen fitxa bat bete behar izan dugu. Azkenik, denok gure lanaren partea amaitzean, norberak bere lekuaren azalpen txiki bat eman behar izan diegu beste taldekideei.

2014ko azaroaren 28a

Gaur, gure IKT proektuarekin jarraitu dugu. Hasteko, gure lanaren Sites-a txukundu eta aurreko egunean egindako lana igo egin genuen. Ondoren proiektuaren beste puntu batekin hasi genuen: gure proiektua espezifikatzen hasi ginen, hau da, gure eskola, egoeraren azterketa...

2014ko abenduaren 11a

Gaurko klasea hasi bezain pronto, irakasleak gire IKT proiektuarekin jarraitzeko esan zigun eta hurrengo puntuari buruz hainbat azalpen eta galdera argitu ondoren gure lanari ekin diogu eta ordu osoa eman dugu IKT-ko proiektua egituratzen.

2014ko abenduaren 12a

Egun honetan, gure proiektua finkatzen joan gara. Aurreko eguneko amaitugabeko lana bukatzen klasearen parte bat egon ginen eta honen ondoren, gure proiektua hobeto azaltzeko blog berri bat ireki dugu zeinetan gure lanaren hainbat ariketa praktiko eta osagarri erabilgarriak sartu genituen.

2014ko abenduaren 18a

Klase hau, talde bakoitzaren lan proeiktuaren aurkezpen eguna izan da. Guk geure taldearen partetik gure aurkezpena egin eta pozik geratu ginen egin genuen lan eta esfortsuekin. Ondoren, beste taldeen proposamenak eta proiektuak entzuten egon gara.

2014ko abenduaren 19a

Azkenengo klase honetan, faltatzen ziren taldeak haien aurkezpenak egin zituzten. Ondoren, nik beste klasera DILAN lanari buruzko aurkezpena egitera joan behar izan nintzen.






No hay comentarios:

Publicar un comentario